XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): alfonbra bat behar zuen atarian, etxeko zarpail hura gorde ahal izateko; eta epeka erosi zuen.

Gauza bera besaulki gorri illun pare bat, sukaldeko tresna batzuk; eta hiru maindire eta burusi pare bat.

Elsa hozpera zan oso.

Ezin azkar joan aurrerakoan.

1966-eko Epailla eta Apirrilla oso euritsu gertatu ziran Belgika'n, baiñan Elsa'ri ez zitzaion hau batere gaitzi izan. Hobe.

Bera etxen egon ohi zan beti; ahalean, lanean jo-ta-ke.

Aspertuta zegoenean, edo egurastu nahi bizian, kalera ateratzen zan.

Pausu batzuk egin eskubitara, eta Azalées kaletik igota, Josaphat'en ingurua egiten zuen zugaitzen azpitik, eta arnasa gogotik hartuz.

Euria ari zuenean, baiñan epel, berdin: atsegin zitzaion tantoek masailletan behera uzten zioten azkura-aztarna.

Gauean oso goiz oheratu ohi zan: sarritan bederatzietarako oheratuta egon ohi zan, irratia piztuta.

Horrela jokatuz, Apirrillaren 10-ean, igande karietara, etxera gomitatu zituen gurasoak.

Maiteago diñat hauzoa lehenagoko beste biak baiño, esan zion aitak.

Ama lilluratuta atera bide zan handik: oso txukun dana, Elsa, esan zion behin eta berriz.

Eta Scheelen'darrek Ipar-Geltokian trena hartu zutenean, pozik ez, baiña kontsolaturik bederen abiatu zirala esan zitekean: Elsa egoera berriaz nagusiturik atxeman uste zuten.

De Rijke'ren kontsultazioa uztearena ez zuten ongi ulertzen, amak batez ere.

Baiñan ez zuten kontra egin.

Scheelen jauna pozik zegoen: Elsa'ren beraren ahotik entzun baitzuen azkenean aste hartan bertan joango zala De Riemaker lege-gizonarengana, eta dibortzio-eskabidearen gorabeherak ahalik eta laisterrenik prestatuko zituela.

Amak ongi ezagutzen zuen alaba; hau egia da.

Baiña Apirrillaren 10-eko ikustamenean, ez zuen Elsa'rengan ezer berririk nabaitu; eta huntan oker egon zan.

Elsa ez zan sakonki aldatua. Hau ez.

Baiñan International Schoolera]" ez zan joan ohi guztiz hotzean, eta ez xoilki españera ikastearren.

Ba zegoen besterik.

Elsa'k ez zuen uste.

Baiñan askotan, nahiz Edith Cavell-go kontsultaziotik leher-egiñik irten, zazpietarako Vleurgat-Galtzaran egon ohi zan zintzoki.

Astelehenetan Jean Vanden Broeck aurkitu ohi zuen, eta astelehenero ordubetetsu bederen pasa ohi zuten alkarrekin berriketan.

Elsa ohartzen ez bazan ere.